Oroimen historikoa dela eta antolatu dugun lehen jardunaldi honetan, Guda Zibilean EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak jokatu zuten papera jorratzeaz gain, Francoren Diktadura garaian izandako gertaera garrantzitsuenei buruzko testigantzak jorratuko ditugu. Besteak beste 1947 eta 1951ko grebak, abertzaletasunaren aurkako errepresioa, euskal erresistentzia edota klandestinitateri buruz jardungo dugu. Gurekin izango ditugun gonbidatuek Agirre Lehendakarian papera eta hil ondorengo momentuaz gain, frankismoaren aurka sortu ziren mugimendu ezberdinen gaineko aipamena egingo dute, besteak beste ikastolen sorrera, euskal kulturaren agerraldia edota Gernikako Estatutuak Euskadirentzako suposatu zuen arrakasta.
Antolatu ditugun jardunaldi hauek, gure Aberriaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzea eta barneratzeko helburua dute. Izan zirelako gara
eta garelako izango dira. Gaur daukaguna ulertzea beharrezkoa da, iraganean gure arbasoek egin zutena jasotzea.
Oroimen historikoaren jardunaldiak Bizkaiko Euzko Gaztedik, Helduak elkartetak eta Sabino Arana Fundazioaren elkarlanaren ondoren sortu dira eta ondorengo hilabeetan zehar gai honen sakontze lanetan murgilduko gara