Oroimen historikoaren inguruan antolatutako jardunaldiek, iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzea eta barneratzea dute helburu. Interesgarria iruditzen zaigu gaur daukaguna ulertzeko, iraganean gertatutakoa eta gure nagusiek bizi izandakoa ezagutzea.
Martxoaren 5eko jardunaldi honetan, 60ko hamarkadatik hasita, lehenengo Aberri Egunetatik abiatuz, gure 3 gonbidatuen bizipenak ezagutuko ditugu. Erresistentzia, klandestinitatea eta frankismoa bizi izan dutenen hitzak entzungo ditugu. Hain zuzen ere, EGIkide, BBBko burukide, sindikalista eta abokatua izandakoen bizipen eta testigantzak.
Oroimen historikoaren jardunaldiak Bizkaiko Euzko Gaztedik, Helduak Elkarteta eta Sabino Arana Fundazioaren elkarlanaren ondoren sortu dira.