Ezagutzera eman

BERRIAK

2015/03/07
Bihar, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Euzko Gazteditik hau, ospatzeaz gain, errebindikazioa egiteko parada dela uste dugu. Berdintasuna, justizia, bakea eta garapena lortzeko egin den borroka luzea izan da. Hala ere, bide honetan oztopoak aurki ditzakegu oraindik. Horregatik eta horretarako, Euzko Gazteditik, aldarrikapen hau egitea nahitaezko dela pentsatzen dugu.

1908an, New Yorkeko fabrika batean, 146 emakume hil zirelako ezaguna da martxoaren 8a. Egun hartan, emakume hauek beraien soldata baxuen eta lan baldintza txarrengatik kaxatzen ari zirela, suzko bonbak jaurti zizkieten eta sute baten ondorioz denak hil egin ziren.

Belaunaldiz belaunaldi, emakumeek, New Yorken borrokatu zuten bezala, borrokatu dute gurean ere. Gizartean berdintasuna, justizia, bakea eta garapena lortzeko, milaka borroketan murgildu dira eta milaka bortizkeri, mesprezu eta atxiloketa jasan dituzte. Munduko emakumeak aspalditik antolatu dira gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko, gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa erreklamatzeko.

Urteetan, aurrerapausoak eman diren arren, emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasuna eta desorekak darrai.  Munduko emakume asko, gizon askorekin parekatuz, desabantailan bizi dira, bai lan balditzetan eta baita, bizitzako edozein esparrutan. Emakumei, XXI.mendean, oraindik, etxeko bizitza eta bizitza profesionalean sakrifizio handiena egitea dagokio. Egia da, arlo guztietan berdintasuna lortzeko egindako bidea luzea eta eraginkorra izan dela, baina oraindik lanean jarraitu behar dugu.

Euzko Gazteditik, lanean jarraitzea ezinbestekoa dela uste dugu, sexuen arteko berdintasun osoa eta erabatekoa izan dadin. Euzko Gaztedik emakumeen eskubideen alde lan egiten du, genero berdintasunaren alde, hau da, pertsona guztiek eskubide berdinak izatearen alde.

Amaitzeko aldarrikatu nahi dugu, etorkizuna oraingo gazteena den heinean, guri dagokigula, lan hauetan aritzea, non munduko emakume eta gizonek berdintasun oso baten biziko diren eta eskubide berak izango dituzten.

Facebook