Ezagutzera eman

BERRIAK

2015/03/12
Aurtengo EGI Eguna "Gaztedi bizia, Euskadi berria" lelopean ostatuko da, Araban, hain zuzen ere, Okondon (Aiaraldean), martxoaren 21ean. Bertara hurbiltzeko Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik autobusak jarriko dira. Bazkaria, afaria eta lo egiteko lekua prestatzeko zuen konfirmazioak jaso behar ditugu, izena emateko azken eguna Martxoak 19, osteguna, izango da.

Hurrengo helbideetan izena eman dezakezu:

- Bizkaia     egi.bbb@eaj-pnv.eus          

- Gipuzkoa  egi@gipuzko.com                

- Arabaa     egi.abb@eaj-pnv.eus           

- Nafarroa   egi.nafarroa@gmail.com    

Egun osoko egitaraua prestatu dugu egun horretarako:

12:30- Ailegatzea eta trikipoteo

14:30- Herri bazkaria

16:30- Ekitaldi Politikoa. Joana Egiluz (Euzko Gaztedi) eta Ramiro González (EAJren Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia)

18:00- Astobiza txakolindegira bisita gidatua, Txakoli ezberdinetako kata

20:00- Herri Kirolak

21:30- Afaria

22:30-04:00- DJ

04:30- Urduñako gaua

 

Urduñako aterpetxean egingo dugu lo. Ez da lo egiteko zakurik behar eta 4-5 pertsonentzako gelak izango ditugu. Okondotik, aterpetxera autobusez hurbilduko gaituzte. Igandean bueltako autobusak, Okondotik pasatuko da kotxea han utzi dutenek hartu dezaten.

Facebook