Ezagutzera eman

BERRIAK

2015/10/07
Etorkinen krisia hizpide nagusi izango dute Estrasburgon aste honetan eta gu, irizpide politiko desberdinak ditugun Europa osoko gazte erakundeak garen aldetik, Europar buruzagiei eskatzen diegu une honetan Hungarian ematen den egoeraz arduratzea eta Orbanen gobernuari zigorrak ezartzea une honetan errefuxiatuen egoeraren aurrean burutzen dituen eta Europar Batasunaren balioak urratzen dituen politikengatik

Irailaren 21ean Hungariako parlamentuak lege berria onartu zuen babes eske datozen errefuxiatuen gainean. Lege berri honen arabera poliziek eta ejertzitoko kideek etorkinak tirokatzeko baimena izango lukete, inor ez hiltzeko helburuarekin egiten baldin bada. Legeri hau da Orbanen gobernuak burutu duen azken probokazioa,  Europar egitasmoak bere sorreratik duen ideal eta balore bakoitza urratzen duelarik. Europar Batasunak, zoritxarrez, besoak gurutzaturik geratu da Orbanen gobernuaren jokaeraren aurrean. Gu, gazteen erakunde politikoak garen aldetik, ezin dugu onartu eta ezin gara ezer egin gabe geratu Europar Batasunaren Hitzarmenaren eta Oinarrizko Eskubideen Kartaren hainbat artikulu eta arau urratzen direla ikusita.

Europar agintariengana jo nahi dugu eta honen bidez exijitzen diegu gerorako utzi barik jarduera eredugarriak burutu ditzatela, egoera honen aurrean isilik eta ezer egin gabe daudelako itxura ez emateko, Europaz daukagun ikuspegi eta pentsamoldearekin guztiz bateraezinak diren politikak gailentzen diren bitartean.

Orbanen politiken aurrean Europar Batasunak inolako erantzunik eman ez izanak  erakusten du Estatu Kideei neurri ezberdinak aplikatzen zaizkiela. Nola esan dezakegu Europar Batasunak gogor egiten diola  Greziaren kasuan bezala derrigor ekonomikoak  betetzen ez dituen herrialdeari, bien bitartean isilik geratzen baldin bada beste Estatu Kide batek gure Batasunaren oinarrizko balioetako bat urratzen duenean? Kasu honetan berdin dio botoaren indarrak edo gobernua zein alderdikoa den, Europar eraikuntzaren hirurogei urtetik gorako historia auzitan jartzen duen Estatu Kidea ezin da inolako zigorrik jaso gabe geratu, ezta subsidiariotasun printzipioa aldarrikatuta ere.

EGOERA HONEN AURREAN ZERA ESKATZEN/ESIJITZEN DIEGU:

Jean-Claude JUNCKERRI, Europar Batzordeko Presidenteari, Hungariak Europar balioak urratzen dituela egiaztatzea (Europar Batasunaren Hitzarmenaren 2. artikulua) eta   Europar Batasunaren Hitzarmenaren 7. artikuluan aurreikusitako zigor prozedura abian jar dezala .

Europako Estatu edo Gobernu buruei, Europar Batasunaren  Hitzarmenetan ezarri ziren Europar Batasunaren balioak berrets ditzatela, eta horiek urratzen dituzten Estatu Kideen kontrako jarduera eredugarriak burutu ditzatela.

Donald TUSK-i, Europar Kontseiluko Presidenteari, gai hau hurrengo Gailurrean jorratzea. Auzia oraindik aztertu gabe dago eta momentuz ez da aipamenik ere egin.

Manfred WEBER-ri,  EPP  taldeko buruari; Gianni PITTELLA-ri,  S&D taldeko presidenteari; Syed KAMALL-i,  ECR taldeko nagusiari;  Guy VERHOFSTADT-i, ALDE taldeko presidenteari;   Rebecca HARMS eta Philippe LAMBERTS-i,  Berdeak/ALE taldeko buruei,  gai hau Europar Parlamentura eraman dezatela eta bertan azter dezatela Hungariak Europar baloreak urratu izana  (E.B.ren Hitzarmenaren 2. art)   eta Europar Batzordean presioa egin dezatela   erakunde honek egoerak eskatzen duen bezala jardun dezan .

Amaitzeko gogoratu nahiko genuke Hungariarrak Europar Batasunaren barruan mantentzeko dugun konpromiso sakona. Gaitzetsi egiten dugu Orbanen gobernuaren politiken eraginez herrialde horretan eragin den isolamendu egoera, zeinen bidez  Errumania, Serbia eta Kroaziako mugen inguruan jarri zirenak moduko harresi politiko zein  fisikoak eraiki diren. Era berean gogoratu nahi dugu Europar Batasuna ere neurri batean honen erantzulea ere badela, Estatu Kideen artean integrazio eta elkartasun sakonagoa lortzeko lana egin ez duelako.

Facebook