Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/03/15
Euzko Gaztedi taldeak Euskadirekin, gizartearekin eta inguruarekin daukan konpromisoa kalean egingo dituen ekintzen bidez ikusarazteko sortu duen mugimendua plazaratu du

Euzko Gaztedi  (EGI) taldeak gazteak animatu nahi ditu ekintzaileak izan daitezela; kaleko ekintzara animatu nahi ditu, Euskadirekiko konpromisoa gauzatzeko ekimenera baina, batez ere, gizartearekiko, gure inguruko pertsonekiko konpromisoa gauzatzeko jardunera. Helburu horrekin ‘Zuri Dagokizu’ izenburukoa sortu du, erakundea barrutik eraberritu dela ikusarazteko kanpaina, gazteek beren erantzukizuna beregana dezaten eta orain aldian baina, batez ere, etorkizunera begira lan egiten has daitezen.

Euzko Gaztedi EGI gazte erakundeak urteak daramatza euskal gazteriaren ahotsaren presentziaren beharra eta indarra aldarrikatzen, era batean edo bestean, eragiten dien esparruetan. ‘Zuri Dagokizu’ kanpainaren bidez ikusgarriago egin nahi da talde horren irizpidea, asko esateko duen gizarte taldearena, erabakiak hartzen diren tokietan presente egon nahi duenarena. Hartara, EGIko emakume eta mutil gazteek beren iritziak plazaratu nahi dituzte etxebizitza, hezkuntza, emantzipazio, lan merkatua, bekak, osasuna, politika, berdintasuna... eta antzeko gaien inguruan... Gazteriak duelako esateko.

‘Zuri Dagokizu’ goiburupean, Euzko Gaztedik Euskadiko gazteen ardurak eta kezkak agerrarazteko gunea ireki nahi du, gazteen ahotsa entzuna izan dadin. Baina, aldi berean, eztabaidatzeko eta lan egiteko gunea izatea nahi dute krisiak eraginda, Euskadi gure herrian lidergoaren lekukoa hartu beharko duen belaunaldiaren eboluzioa oztopatzen ari diren arazoak konpontzeko.

Facebook