Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/03/17
Gazte erakundearen urteko jaia martxoaren 19an izango da eta Andoni Ortuzar, EBBren presidentea, izango du hizlari nagusi

Euzko Gaztedi (EGI) gazte erakundeak larunbatean, martxoak 19, ospatuko du bere EGI Eguna, aurtengo edizioan Mundakan egingo dena. Urtero ospatu ohi den jai honen helburua da gazteriaren garrantzia aldarrikatzea iritzi sortzaile gisa eta gizartearen garapenerako ezinbesteko sektorea den neurrian.

EGI Eguna, ohikoa denez, Aberri Egunaren aurreko asteburuan ospatu ohi da eta urte bakoitzean egiten da euskal herrialdeetako batean. Bizkaiko Herrialde Exekutiba izan da aurtengoaren antolaketaz arduratu dena eta Mundaka herria aukeratu du haraino egikide guztiak eta hainbat barne ordezkari eta herri ordezkari eramateko, denok elkarrekin EAJ-PNVren gazteriaren jaia ospatzeko.

EGI Eguna 12:00etan hasiko da Talaiako pilotalekuan jarriko den karpan. Aurtengo EGI Egunean EBBren presidente Andoni Ortuzarrek hitz egingo die bertan elkartuko diren gazteei. Jeltzaleen burua hitz egiten hasi baino lehen, ‘Zuri Dagokizu’ goiburupean, 8 egikidek ahotsa jarriko diete gazteria kezkatzen duten gai nagusiei, besteak beste emantzipazioa, etxebizitza, berdintasuna edo langabezia. Ekitaldi politikoa amaitutakoan, 13.30ean triki-poteoa hasiko da Mundakako herrietatik eta portuko eta Goiko Kaleko taberna eta jatetxeetatik. Eguerdi partean 150 pertsonentzako herri bazkaria egingo da karpan. Arratsalderako hainbat jarduera eta joko antolatu dira 19:30eraino, ordu horretan hasiko baita bertso poteoa herriko kaleetan zehar.

EGI Eguna ospatuko den herria dinamizatzeko asmotan, antolatzaileek Mundakako bost jatetxe/tabernetako jabeekin hitzartu dute EGI Eguneko parte hartzaileek bertan afal dezaten. 2016ko EGI Eguna amaitzeko, 22:30ean ‘I am basque fest’ jaia hasiko da DJ batekin Talaiako pilotalekuan jarriko den karpan.

Facebook