Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/03/22
Gizonen eta emakumeen artean, berdintasuna eskubidea da, baina zein da errealitatea? Helburua da, bi sexuen aukera eta tratu berdintasuna bermatzea eta sexuetan oinarritutako bereizkeria guztien aurka borrokatzea.

Gizakiok, eskubide eta askatasun guztiak dituzte aldarrikatuta inolako bereizketarik egin gabe: arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste edozein eratakoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edozein arrazoi.

Gizon gutxi izan dira errebindikazioaren alde agertu direnak, eta gutxi baita ere, emakumeen rola aldatzean, rol maskulinoak ere ezinbesteko aldaketa jasan behar zuela onartu dutenak. Zeregina dago, zeren berdintasuna gizarte alorraz gain, alor ekonomikoan, kulturalari eta politikoari eragiten dion giza errebindikazioa delako.

Berdintasunaren aldeko borroka eta berau lortzeko lana, gizarte osoaren zeregina izan behar da, aldaketa soziala bultzatzeko eta lortzeko, eta gu gazteok hemen gaude, indartsu eta gogor, horren alde lan egiteko. #ZuriDagokizu

Facebook