Uste dut egikide guztion izenean esaten dudala harro sentitzen garela jeltzaleak izateaz. Egikideok gure burua abertzaletzat daukagu, independentistak gara (bai, esan dezagun argi eta ozen; independentistak gara!) eta gure helmugak Euzkadiren askatasuna izaten jarraitzen du. Baina jakitun ere bagara Herri honen independentzia ez dela egunetik gauera lortuko. Aberri eraikuntza ez dela egun eta leku zehatz batean egiten den zerbait. Egunero baita Euzkadi egiteko eguna!
Azken 36 urte hauetan aberrigintzan asko egin da, baina ez gaitezen konplazentzian erori. Oraindik ere asko daukagu egiteko eta egikideok Aberrigintza horretan parte hartu nahi dugu. Argi geratu dadila egikideok Euzkadiren oraina eta geroa garela eta ‘jo ta ke’ lanean jarraituko dugula gure Aberriaren Independentzia lortu arte! #ZuriDagokizu