Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/06/28
Gaur, ekainaren 28an, LGTB harrotasunaren nazioarteko eguna ospatzen da, 1969an Stonewall-en (New York, AEB) izan ziren istiluak gogoratzen diren egunean.Inor ez dela lotsatu behar aldarrikatzeko eguna da ez bere sexuaz, ez orientazio sexualaz ezta bere identitate sexualaz ere. Euzko Gaztedi EGIk ere aldarrikapen horrekin bat egiten du eta pertsona guztien sexu-aukera errespetatzearen aldeko mezua zabaldu nahi du.

Horrekin batera, Euzko Gaztedi EGIk egun honetan salatu nahi du gizarte talde honi egiten zaion bazterketa, eragiten zaion indarkeria, baita gaiarekiko egiten den ikuspegi zarratua ere. Sexu-askatasuna eta berdintasuna lortzeko oraindik bidea dago egiteko, baina denon artean lortuko dugu. EGItik ezinbestekotzat jotzen dugu LGTB gizarte taldearen ikusgarritasun sozial eta publikoaren alde lan egitea. Era horretara lortuko dugu gizarteak errespetuzko joera bat lantzea eta ezjakintasunaren ondorio diren LGTBfobiak ezabatzea. EGIren eta EAJ-PNVren aldetik hitzematen dugu:

1.- Gure babes osoa adieraziko diogu Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Eskubideen Nazioarteko ‘LGTB Harrotasunaren’ egunaren ospakizunari, eta pertsona hauen ikusgarritasuna eta beren eskubideen aldeko sentiberatzea bultzatuko dugu.

2.- Zentzu honetan eman daitekeen indarkeria oro gaitzetsiko dugu, homofobia eta transfobia barne.

3.- EAJ-PNVren agenda politikoan aniztasun sexuala eta genero nortasuna moduko gaiak jasoko ditugu.

4.- Adin txikien babeserako politikak bultzatzen jarraituko dugu sexualtasunaren adierazpen askea bermatzeko.

5.- Berdintasun osoa eta sexualtasuna eta harremanak orain arteko kulturak ezarri dituen moldeetatik kanpo bizitzeko eskubide osoa lortzeko oraindik dauden harresiak apurtuko ditugu. Udal esparru guztietan gai hau transbertsala izatea bultzatuko dugu ‘normal’ jotzen denaren estereotipo heteroxesista apurtzea lortzeko eta gizarte berria eraikitzea xede, gizartean ematen den ezberdintasunak guztiok aberastu gaitzan.

Facebook