Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/06/24
Lehenik eta behin, Erresuma Batuaren erabakia errespetatzen dugula, arazo politiko bati, erantzun demokratikoa eman zaion heinean. Autodeterminazioa, hau da, herri batek bere hautu politiko, ekonomiko edo soziala egitea, beti da elementu demokratikoaren isla.

Bigarrenik, guk geure europar bokazioa erreibindikatu nahi dugu. EAJkook, 1947an Europar Batasunaren aitzindari izan ziren "Nouvelles Equipes Internationales" haien sortzailea izanik, Europar Batasunaz haratago doan Europa Federatu batean sinisten dugu. Hori bai, Europako nazio guztien borondatezko batasunean.

Brexita legez ezagutu dugun honek, Europar Batasunaren berreraikitzea ekarri beharko du halabeharrez. Europak, Estatuez gaindi, europar bokazioa duten nazioak barne hartu beharko ditu. Izan ere, badaude jadanik Erresuma Batuan, Batasunera itzuli nahi duten nazioak. Beraz, herrien Europa hurbilago dagoen errealitate bat da; europar integrazioari oztopoak jarriko ez dizkiotenen nazio europarren batasuna alegia.

Azkenik, eta lege internazionalak hain garrantzitsuak diren mundu honetan, beste ondorio politiko-juridiko bat esleitu behar dugu. Hain zuzen ere, %50 + 1a, nazio subiranotasuna adierazteko gehiengo nahikoa dela. Bai Erresuma Batuan, bai Euskadin.

Facebook