Ezagutzera eman

BERRIAK

2016/10/02
Egun on Foronda! Egun on egikide ta jeltzaleok! Lehenik eta behin zuei denoi zorionak igandean lortutako garaipenagatik! Eta Lehendakariari esan egikideok zure ondoan egongo garela behar duzun guztirako! Harro egoteko moduko emaitza lortu dugu eta gaur ospatzeko eguna dugu. Baina Andonik esan zuen bezala, apaltasunez eta erantzukizunez jokatzea tokaten zaigu.

Bestetik, aurten EGIren ahotsa izatea neuri suertatu zait eta esan beharra

daukat ohore bat dela eta erantzukizun handiz hartzen dudala zeregin hau.

Egikideok, euskal abertzale bezala, argi eta ozen esaten dugu Euzkadi

dela gure Aberria! Gure Aberri bakarra! Eta abertzale garen heinean, Herri

honetako pertsona guztien ongizatea dugula helburutzat. Izan ere, pertsonarik

gabe ez dago Aberririk!

Baina, abertzale eta humanistak izateaz gain, europazaleak ere bagara. Herrien

Europan sinesten dugu eta beraz, gure begirada Europan daukagu. I’m Basque

da Agirre Lehendakariak erbestean erabiltzen zuen esamoldea. Ba guk ere

harrotasunez esan dezagun euskaldunak garela! Euzkotarrak garela! Eta gure

helburuak 121 urtez bere horretan jarraitzen duela; Euzkadiren askatasuna

dugula helburutzat eta buru belarri lanean jarraituko dugula helburu hori lortu

arte. Euzkadi Europan eta munduan eskubide osoko aberri lez onartua izan

arte!

Datorren ostiralean, gainera, 80 urte beteko dira Agirre Lehendakariak

bere karguaz zin egin zuena Gernikako Arbolaren azpian. Estutasun eta

sufrimendu handiko momentuak ziren, kolpistak Bizkaian sartzear zeunden,

baina Arana Goiri batailoiko gudariek Elgoibarren kolpistak geldiaraztea lortu

eta Agirre Lehendakariak lehenengo Euzko Jaurlaritza eratzea lortu zuen.

Zin egite diskurtsoan Agirrek hurrengo hitzak zuzendu zizkien gudariei:

“Arerijuak gure etxian sartuta daukaguz. Gure asaba zarrak beso gogorrakin

bota eben beti gure Aberrira erbestetik etorri ziran gizonak. (…). Orregatik etzan

hil gure errija.

(…) Gaur gure arerijuak datorskigu gure erri maite au zapaltzen. Ondatu dabe

gure errija, gure izkuntza, il dabez ¡zenbat! gure sendijak.

¿Zelan laga sartu gure errijan? Ez gudarijak; zure izkilluak gertu dagoz, zeure

biotzak, erriko biotzak dira; zubek zerate gure antxiñako asabaren jarraitzaileak,

eta euren antzera gaur Euzkadi’ko mutillak arerijuak etxetik kanpora botako

dabez.

(…) Aurrera mutil zintzoak, aurrera. Bildurra izan dedilla aurrian ez gure artian.

(…) Jarraitu bide ortatik, jarraitu ba; zure eskuetan lagata dago Aberri

maitearen itxaropena ta zoriontasuna.”

Egikidiok! Gudari horiek dira gure asabak! Gudari horiei esker daukagu gaur

egunean ezagutzen dugun Euzkadi! Harro egon gintezke gure iraganaz!

Harrotasunez esan genezake Jeltzaleak garela!

Baina, Agirrek esan zuen moduan, gure Aberri maitearen itxaropena eta

zoriontasuna gure eskuetan dago. Egikideon eskuetan dago Euzkadi aske eta

etorkizun hobeago bat lortzea! Ekin diezaiogun lanari!

Beraz, amaitzeko, euskal gizarteari, eta bereziki euskal gaztediari, esan

nahi diot Euzko Gaztedik zutik jarraitzen duela 112 urteren ostean! Zutik, harro

eta gogotsu jarraitzen dugula gazteditik euskal gizartearen alde borrokan!

EGIk Euzkadirentzat eta euskal gaztediarentzat proiektu bat dauka eta gu geu,

egikideok, gara Herri honen etorkizuna! Gu gara Alderdiaren etorkizuna! Katea

ez da eten!

Ta kantu ezagun batek esaten duen moduan… “Gu gara Euzkadiko gaztedi

berria, Euzkadi bakarra da gure Aberria!” (bis. abestu).

Gora Euzko Gaztedi!

Gora Euzko Alderdi Jeltzalea!

Gora Euzkadi Askatuta!

Facebook