Ezagutzera eman

BERRIAK

2020/05/02
COVID-19k sortutako egoera sanitario, sozial eta politikoaren aurrean, hauxe adierazi nahi dugu Joventut Nacionalista de Catalunya eta Euzko Gaztediko gazteok:

1. Gure elkartasuna helarazten diegu COVID-19ren ondorioz hildakoen familia guztiei eta gaixotasunaren aurka borrokan ari diren pertsona guztiei. Era berean, osasun-langileen lana eta CatSalud, Osakidetza, Osasunbidea eta Santé publique France-ren ahalegina eskertzen ditugu, gizatasun, abertzaletasunaren eta elkartasunaren adibide.

2. Espainiako Gobernuaren inposizioa eta aldebakartasuna salatzen dugu, baita politizazio elektoralista eta interesatua ere, diskurtso demagogikoen pean, batasun nazionala goraipatuz.

3. Armadaren erabilera gaitzesten dugu, bere funtzioen neurria gainditu baitu, eta ikuskizun lotsagarria eman espainiar nazionalismoaren gorazarre sutsuarekin. Horregatik, armada bi nazioetatik berehala irtetea exijitzen dugu.

4. Dekretu bidezko eskumen-inbasioak gaitzesten ditugu, COVID-19ren aitzakian. PSOEren eta Podemosen gobernu-ekintza ez dator bat federalisten ustezko aldarrikapenekin. Trikimailu zentralizatzaileak PP, Ciudadanos eta Vox alderdienekin bat datoz.

5. Espainiako Estatuak krisiaren kudeaketa ez-eraginkorra egin izana salatzen dugu. Honek koordinaziorik eza, inprobisazioa, osasun-materialaren etorrera atzeratzea, mendeko pertsonen egoitzei buruzko informaziorik eza egotea eta, bereziki, Madril Espainiako birusaren kutsadura gune nagusi gisa ez isolatzearen erabaki okerra ekarri ditu.

6. Estatuko mugak indartzeko etengabeko saiakera salatzen dugu. Mugarik gabeko birus batez hitz egiten digute, eta are gehiago banatzen gaituzte gure Catalunya Nord eta Iparraldeko aberkideengandik. Ez da onargarria Irunek eta Hendaiak, Figueresek eta Perpinyàk neurri erabat desberdinak izatea.

7. Epe ertain eta luzera krisiari aurre egiteko plangintzarik ez dagoela nabarmendu nahi dugu. Osasun-krisiaren ondoriozko krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri ekonomikoen sorta bat-batean egin da, eta horrek estaldurarik gabe utzi ditu milaka langile eta enpresa, baita babesik gabe utzi autonomoen kolektiboak. Bereziki kezkatzen gaitu gazteenganako bidegabekeriak, oso kolektibo ahula baikara krisi honetan.

8. Catalunyako eta euskal nazioen subiranotasuna aldarrikatzen dugu, ez soilik nortasunagatik, baita gaur egungo pandemia bezalako erronka globalei aurre egiteko gaitasuna izan behar dugulako ere, herritarrengandik gertu dauden erakunde eraginkorren bidez. Premiazkoa da lankidetza handiagoa izatea Europako nazioen artean, hala nola Catalunyaren eta Euzkadiren artean, bai Europar Batasuna bezalako erakunde aldeaniztunen esparruan ere, eraginkortasun- eta legitimitate-irizpideetan oinarrituta.

9. Errefusatu egiten dugu probintziak deskonfinamendu planaren oinarri gisa erabiltzea, Catalunya eta Euzkadi bezalako nazio historikoen deriba zentralista eta mespretxua islatzen baitu honek berriro ere, eta Espainiako gobernuak bahitutako osasun eta segurtasun arloko eskumenak ez itzultzeko duen borondatea baino ez du erakusten. Errespeturik eza da hauek estatu unitario baten berezko administrazioa deszentralizatzeko organoak bailira bezala tratatzea. Errespetu falta da foru-lurraldeen eskubide historikoekiko, eta baita haien autogobernu-erakundeekiko ere.

10. Pandemia gainditzeko lehentasuna azpimarratzen dugu, desberdintasun ideologikoak eta politika egiteko moduak dakartzaten beste gai batzuen aurretik.

Visca Catalunya lliure, gora Euzkadi askatuta!

Facebook