Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/11/11
Catalunyan 2014ko azaroaren 9ko egun historikoak sortu dituen oihartzunak entzuten segitzen dugun une honetan, Euzko Gaztedik catalunyar herria zoriondu eta goraipatu nahi du, aurreko igandean boterearen mehatxua eta xantaia alde batera utzi eta arrakasta paregabe eta ukaezinarekin amaitu den prozesuan parte hartu zuelako. Hau ez da guk egiten dugun balorazio hutsa, nazioarteko erkidegoak modu berean jaso duelako. Hilabete eskasean, Europar Batasunak bi prozesu politiko kontrajarri bizi izan ditu bere baitan: alde batetik, Eskoziako erreferenduma, ariketa aske eta demokratikoa, eskoziarrek independentziari eman dioten "ezetz" estu baina zilegiarekin amaitu dena; eta, bestetik, Catalunyako kontsulta, azkenean egitea lortu dena, Espainiar estatuaren makineriak politika, lege eta hedabideen aldetik eragozpen eta oztopo amaigabeak jarri dizkion arren. Hala eta guztiz ere, oztopoak oztopo, 2,2 milioi catalunyarrek igandean beren botoa hautestontzian sartu zuten. Isilarazteko egin diren saiakera guztien gainetik, catalunyar herriak A-9an hitz egin zuen eta Catalunyako etorkizunerako gehiengo zabalak nahi duen desioa adierazi zuen: Estatu propio eta independentea. Ezerk edo inork ez du catalunyarrak isilaraztea lortu
2014/11/06
Duela hilabete eta erdi eskas, erabakitzeko eskubidea ospatu genuen Europar Batasunaren epizentroan, Erresuma Batu zaharraren baitan. Iragan urriaren 18an, Eskoziak bere etorkizuna erabaki zuen. Bake eta askatasunean eta hautestontzien bidez egin zuen. Herri baten borondatea, eskoziar gizon eta emakumeena, beren etorkizuna erabakitzeko adierazia izan zena, gizakiak asmatu duen ariketarik demokratikoenaren bidez baliatu zuten, botoaren bidez, alegia. Denok ezagun dugu emaitza. Eskoziarrek ezetza eman zioten independentziari. Garaipen usainez sentitu genuen "Ezetza" izan zen, herri aske baten "Ezetza", hiritarrek erabakitako "Ezetza". Eztia ezpainetan baina zapore gozoa utzi zigun "Ezetza". Eskoziarrek, eta , haiek baino ez, "Ezetzaren hautua" egin zuten, baina erantzukizunez egin zuten, erabakitze aske eta demokratikoaren bidez.
2014/10/22
Gauden garai hauetan, gazteok, iraganaren inguruko berrikuspen zintzo bat egin behar dugula, uste dugu. Atzera begiratu, eta inolako erreparorik gabe begiak zabaldu. Begiak zabaldu gertatutakoa baloratzeko. Aurrera begiratu behar dugu, diskurtso zaharkituak alde batera utziz, orainean fokatu eta etorkizunean amestuz. Denok lekua daukagun etorkizuna, bakean bizi ahal izateko. Hizlariak: Txema Montero, abokatua eta Elvira C. Garcia Euskadiko gazteriaren kontseiluko bake eta bizikidetzako teknikaria
2014/09/28
Egun on Foronda, egun on Euzkadi. Ezin dut ukatu, ohore handia da niretzat gaur tribuna honetan Euzko Gaztedi zuen guztion aurrean ordezkatzea. ‘110 urtez ikasten egonak’ lelopean ospatu dugu EGIkideok aurtengo Alderdi eguneko kanpaldia. Izan direlako gara, eta garelako izango dira. Katea ez da eten.
2014/09/26
Young Democrats for Europe (YDE), Europar Alderdi Demokrataren (EAD-PDE) gazte erakundeak,zeinetan EAJ-PNV dagoen, larunbatean egingo du Bilbon bere hirugarren kongresua, 2007an Vilnius-en eta 2011n Bruselan egindakoen ondoren.
2014/09/24

Facebook