2014/09/16
Euzko Gaztegi EGI konbentzituta dago ahal dela. Erreferendum historikorako 36 ordu baino gutxiago falta diren une honetan, Eskozia bide berria hastear dago, eskoziar emakume eta gizonen borondateak gidatuko duen bidea.
2014/06/27
«Ekonomia da, ergel hori» esaldia oso erabilia izan zen AEBko politikan 1992 urtean Bill Clintonek George H.W. Bush (aita) presidente zenaren kontra egin zuen hauteskunde kanpainan. James Carville, Bill Clintonen hauteskunde kanpainako estrategiaren arduradunak esan zuen hiritarren eguneroko bizitzarekin zerikusia zuten gaiak eta beren beharrizanak aztertu behar zirela. Larunbatean, ekainak 28, LGTB Harrotasunaren Egunean, Euzko Gaztegi EGI erakunde honek esaldi argi honen bidez pertsonen arteko berdintasuna eta aniztasun sexuala aldarrikatu nahi ditu, gure eguneroko bizitzarako ezinbesteko direlakoan.
2014/06/19
Askatasunerako bidean goaz, baina anaitasun giroan joan behar dugu, burua eta bihotza uztarturik,zalantzarik gabe, iraultzaren orroek inguratzen gaituzten arren, batzuetan eskuindar monarkikoenak eta beste batzuetan muturreko ezkertiarrenak. Berriz ere, guri leporatuko digute errua, batak zein besteak, txanda dagokionak. Ez dio ardura!. Guk mugimendu paregabe eta garbiaren nobletasuna erakutsi ahalko dugu, bere eguneroko iraultza eginez, aske izan nahi duen herriaren arima eratuz doana.
Jose Antonio Agirre, Askatasun eta iraultzaren artean. Bilbo 1935
2014/06/10
Gazteak eta genero indarkeria:
Ikusi eta entzun nahi ez dugun errealitatea
Ekainaren 19an, 19:00etan
Uzturre Gazte Bilgunean
2014/06/03
Espainiako errege den Juan Carlos I.enaren abdikazioa dela eta, Euzko Gaztedi – EGIk euzko gaztediari eztabaidak ez nahasteko deialdia zabaltzen dio. Estatu espainiarrak krisi ekonomikoa ez ezik, lurraldetasun eta erakunde krisia ere bizi du eta Maiatzak 25eko Europar Parlamenturako hauteskundeen emaitzen ondorioz, Estatuko indar biziek Espainiako koroaren inguruan zabaldu den eztabaidari erantzuna bizkortu dutela antzematen dugu.
2014/05/27
Atzo, Bediako herri bizkaitarra, Euzko Gaztedi EGIren kontrako mehatxuekin esnatu zen.
Pintaden artean, gaur, oraindik, “Fuego a EGI” mehatxua edo ETAren aldeko leloak irakur daitezke. Hauek omen dira Sortuk eta Bilduk harro aldarrikatzen dituzten “garai berriak”.
Euzko Gaztedik pintada hauek salatu eta ondorengoa adierazi nahi dugu: